2019ko irailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era

1. BerrAktibatu+ EUSKADIKO Etxeetan

1.1 Nola parte hartu

“Berraktibatu+ Euskadiko Etxeetan programaren zozketan parte hartzeko, egin behar duzun gauza bakarra webgunearen bidez erregistratzea  (https://activate.programagap.es/Default.aspx#Registrate) eta programa osatzea da. Programa hau GAP erakundeak (Plan de Acción Global para la Tierra. Erregistro zk.: 161.132, IFZ: G-81565228; helbidea: Plaza de Olavide, 5, 28010, Madril. Posta elektronikoa: info@programagap.org) kudeatzen du. Honetan datza: 4 gai garatu behar dira, proposatutako ekintzak burutu eta bost galdetegi bete. Gogoratu, sariak irabazi ahal izateko, bost galdetegiak beteta izan behar dituzula.

1.2 Webgunean erregistratzea

Zure datu pertsonalak webgunearen bidez erregistratuko dira eta gako batzuk jasoko dituzu webguneko orri pertsonal batera sartzeko. Gai bakoitzerako, galdetegi bati erantzun beharko zaio egungo egoera zein den adieraziz, esku-liburua deskargatu eta ekintzak burutzen jarraitu, eta, horiek bukatuta, galdetegi bati erantzun, lortutakoa azalduz. Programa burututa, ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu, eta sarien zozketan parte hartuko duzu, automatikoki.

2. Terminoak eta Baldintzak

1- Webgunearen bidez soilik eman daiteke izena (https://activate.programagap.es/Default.aspx#Registrate).

Webgunearen bidezko erregistroa 2019ko irailaren 1ean hasi zen, 00:01etan, eta 2020ko ekainaren 30ean bukatuko da, 24:00etan.

2- Etxe bakoitzeko erregistro bakarra onartuko da.

3- Helbide beraren erregistro bat baino gehiago jasotzekotan, sarien zozketan parte hartzeko aukera baliogabetu egingo da.

4- Sariak: 6 sari zozkatuko dira 2020ko irailaren 1a baino lehen bost galdetegiak bete dituztela dakigun parte-hartzaileen artean. Zozketa 2020ko irailaren 20a baino lehen egingo da. Sariak honakoak dira:

A- Bi pertsonarentzako asteburu bat landetxe batean.

  1. Balio-epea: 2020ko urriaren 1etik 2021eko martxoaren  31ra.
  2. Kokapena: Euskadi.
  3. Garraioa, jatekoa eta aseguruak ez daude barne.

B- Orbea markako bi bizikleta.

C- Tokiko produktu ekologikoen 3 otzara (0 km)

Irabazleei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie. Posta elektroniko bidezko 3 mezu ere bidaliko dira programan parte hartzeko eman zen helbidera, eta 2020ko urriaren 20a baino lehen ez bada erantzunik jasotzen, saria ezeztatu egingo da.

5- Sariak adin nagusiko pertsonek soilik jaso ahal izango dituzte.

6- Ezin izango dute zozketan parte hartu GAPeko langileek ezta haien senideek ere.

7- GAP erakundea Tratamenduaren Erantzulea den heinean, jakinarazi nahi dizugu zure datuak zozketa antolatu eta kudeatzeko helburuarekin tratatuko direla, parte-hartzaileek oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuz, irabazleen publizitatea sustatu eta irabazleei sariak emateko.

Sariduna izatekotan, zure identifikazio-datuak eta argazkiak ere Erantzuleak egoki ikusten dituen komunikabideetan argitaratu ahal izango dira, baita webgunean ere, ekimena zabaltzeko asmoz.

Aipatutako helburuak dituen tratamendua ez onartzekotan, ezin izango da zozketan edo lehiaketan parte hartu.

Tratamendurako legezko oinarria honakoa da: pertsonen baimena eta zozketa eta lehiaketaren baldintzen onarpena.

Datuak gordeta edukiko dira harremanak iraun bitartean eta horiek ezabatzeko eskatzen ez den bitartean. Edonola ere, legezko epeak aplikatuko dira.

Saridunei emaitza pertsonalki jakinarazteaz gain, sare sozialen profiletan eta Erantzulearen webgunean argitaratuko dira, baita egokitzat jotzen den beste edozein komunikabidetan ere. Era berean, Ogasun Publikoari informazioa lagatzea aurreikusi da, saria zerga ordainketaren mende badago.

Ez dago aurreikusita nazioarteko transferentziarik.

Interesdunek datuak ikusi, zuzendu, ezabatu, eraman eta tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango dituzte, erantzulearen helbidera idatziz, “datuen babeserako eskubideak gauzatzea” gaia adieraziz. Gainera, emandako baimena edozein unetan bota daiteke atzera eta Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamatu (Datuen Babeserako Espainiako Agentzia. www.aepd.es).

8- Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du oinarrietan jasotakoa onartu egiten dela.

9- GAP erakundeak ez dauka derrigortasunik zozketa honen termino eta baldintzen inguruko korrespondentziarik izateko. Zalantzazko kasu guztietarako, GAPeko zuzendaritza batzordeak edukiko du azken hitza.

10- GAP erakundeak eskubidea izango du edozein erregistro edo parte-hartzaile deskalifikatzeko edo zozketaren edozein arau gehitzeko, eta, beharrezkoa bada, zozketa ere bertan behera utz dezake.

11- Datuak argitaratzeko unean, baliteke akatsen bat egotea. Kasu horretan, datuak zuzendu eta berriro ere argitaratuko dira.

12- “BerrAktibatu+” programaren baldintzak eta edukia eta zozketaren arauak GAP erakundearen jabetzakoak dira.