Gure inguru hurbilenean iraunkor izatea funtsezkoa da ingurumena hobetzeko. Energia, ura eta elikagaien kontsumoan ditugun ohitura negatiboak zuzentzeak alde handia ekar dezake, baita etxeko gastu ekonomikoan ere.
Etxeentzako BerrAktibatu+ programaren helburua zera da, parte hartzen duten udalerrietako etxeetan ohitura aldaketa sustatzea, familiei ingurumenean duten eragina murrizten eta horren kontzientzia hartzen laguntzeko.
Plataforma digital baten bidez, izena ematen duten familiek beren eguneroko ohiturak hobetzen eta iraunkorrago egiten ikasiko dute.
Zure erakundeak ere mugimendu honen barruan eragitea nahi duzu? Jarri harremanetan gurekin eta azalduko dizugu nola egin.