Kaixo!

Aurreko postean esan genuen BerrAktibatu+ planaren helburu nagusia herritarren parte-hartzea dela. Une honetan, Euskadiko 2.400 familiak baino gehiagok eman dute urratsa, eta “berraktibatzea” erabaki dute. Baina, noski, zuetako askok zalantzak izango dituzue: Zein konpromiso hartu behar ditut? Zenbat denboran eskaini beharko diot? Zein iritzi daukate dagoeneko parte hartu duten pertsonek? Post honetan galdera horiei erantzuten saiatuko gara. 

Programan parte hartu duten pertsonen adierazpenak dira zalantzak argitzeko modurik onena. Donostiako María Begoña Losadak programan parte hartu du, eta bere esperientziaren berri emateko eskatu diogu. 

Gogoratzen dut inkestak hainbat arlotan zentratzen zirela, eta hainbat aspekturi buruzkoak zirela. Ingurumen arloko ondorioei buruzko erantzunak berehalakoak ziren eta metatu egiten ziren, beraz, erraz ikusten ziren.

Ingurumenak kezkatzen nau, eta badakit gure eguneroko ekintza batzuk hobetu ditzakegula. Programa honetan parte hartzeak ez du denbora askorik kentzen, eta kontzientziatzen laguntzen du.

Gaur egun, kezkatuago nago elikagaien eta arroparen jatorriarekin, eta tokiko produktuak kontsumitzearekin. Gutxiago kontsumitzen ere saiatzen ari naiz, baina kalitate handiagoko produktuak.

Osasunagatik, eta gustuko dudalako, ahal dudan guztietan oinez joaten naiz lekuetara. Garraio publikoa erabiltzen dut, baina ez beti, nire hirikoa oso garestia iruditzen zaidalako. Auto pribatua baino garestiagoa da familia batentzat. Norberarentzat ere. Konprobatua daukat.

Hartu dudan beste ohitura bat zera da: fruta eta barazkietarako poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, sare modukoak direnak. Supermerkatuko plastikozko poltsak baino erosoagoak dira, beraz, ohitura hori mantendu egingo dut.

Maria Begoña Losada

Zer iruditzen zaizu? Parte hartzera animatuko zara? Begoña, gainera, irailean egin genuen zozketaren saridunetako bat izan zen. Bizikleta bat jaso zuen. Zuk ere zure esperientziaren berri eman nahi badiguzu, poz-pozik hartuko dugu. Eta oraindik parte hartu ez baduzu, zeren zain zaude? BerrAktibatu+!