Aktibatu + eta BerrAktibatu+ ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatzeko Global Action Plan (GAP) erakundearen bi ekimen izan dira. Aktibatu+ programa 2012 eta 2018 urteen artean egon zen martxan Bizkaian. BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen bitartean garatu da Euskadin. Udazkenean amaiera eman zaio BerrAktibatu+ programari.
Bi programen ardatza kontzientziazioa izan da eta unibertsitate, ikastetxe eta etxeetan eragitea izan da asmoa. Gure programetan hainbat gairekin erlazionatutako aspektuak landu ditugu, hala nola, uraren kontsumo arduratsua, mugikortasuna, erosketa iraunkorrak, hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumoa, elikadura eta abar.
Aktibatu+ programaren lorpenak hauek izan ziren:
- 4.000 baino gehiago etxe parte-hartzaile
- 112 udalerrik eta 66 Ikastetxek parte hartu zuten.
- 57.000 pertsonak 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatetan.
Informazio gehiago hemen: https://reactivatemas.eus/eu/aktibatu-proiektua/
Hauek dira BerrAktibatu + programaren parte- hartze arrakastatsuaren emaitzetako batzuk:
- Ikastetxeetako BerrAktibatu+ programak 616 familia ingururen inplikazioa lortu du, 36 ikastetxe eta 4 elkartetan.
- Unibertsitate programak, bestalde, 29 lan-talderen parte-hartzea izan du (UPV/EHUko 22, Mondragon Unibertsitateko 2, eta Deustuko Unibertsitateko 5). GIH guztiak landu dira. Gainera, unibertsitateek egindako zabalkundeari esker, 1.139 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte etxeen programan.
- Etxeen programan 1.680 etxek baino gehiagok parte hartu dute. 191 posta kode eta 21 erakunderen bidez eman dute izena.
- Gure webgunea 12.353 pertsonak bisitatu dute eta bloga 379 pertsonak baino gehiagok irakurri dute.
Gure web orrialdean duzue informazio zabalagoa: www.reactivatemas.eus
Orain urrats bat harago joateko proposamena egin nahi dizuegu, beste pertsona batzuekin batera, Sare Berdeak ekimenean parte hartzeko. Sare Berdeak mekanismoaren xedea zera da: iraunkortasunaren alde beren ingurua mugiarazi nahi duten jendea ahalduntzea. Ekintzara pasa eta ingurua hobetu nahi duten erakunde, enpresa eta pertsonen arteko aliantzak sortzeko proiektua da. Bizkaian burutzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaile oro bideratu nahi dira horrela. Web orrian, www.sareberdeak.eus, informazio gehiago aurkituko duzu. Parte hartu eta aktibatu zure sare berdea.
BerrAktibatu + Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena izan da, Eusko Jaurlaritzarekin, Garbiker, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak eta Naturklima Fundazioak sustatu du. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago. Ingurugela, Bilbao Metropoli-30, Renfe/Feve eta Udalsarea 2030ek zabalkundean lagundu dute.
Leave A Comment