Kaixo!
Urte arraro eta gorabeheratsu hau bukatzera doa. Eta noski, Gabonak hortxe ditugu. Sasoi honetan kontsumoa asko handitu ohi da, eta, askotan, ingurumenaren kalterako izaten da. Pandemia honek hainbat gauza irakatsi dizkigu, eta horietako bat da alaitasunik handiena gure senide eta lagunekin egon ahal izatea dela. Hori dela eta, BerrAktibatu+ programak egun hauetan modu iraunkorrean gozatzeko aholku batzuk eman nahi ditu:
- Gabonetako apaingarriak etxean egin daitezke, eskura ditugun objektuak berrerabili eta birziklatuz, adibidez. Horrela, plastikoaren kontsumoa murriztuko dugu. Gainera, dekorazio pertsonalizatua izango dugu. Animatu etxean apaingarriak egitera, eta Gabon iraunkorrak pasa!
-
Olentzero eta Errege Magoak lanpetuta egon dira azken asteetan, eskatu diegun guztia prestatzen. Trikimailu hauen bidez, mundu guztiak gozatuko du bere opariez, modu iraunkorragoan:
- Gertuko produktuei lehentasunez emanez, eta magia bidez fabrikatu ezin diren kasuetan, tokiko dendetan erosiz. Online merkataritzak arrasto ekologiko handiagoa uzten du, batez ere, garraioren ondorioz.
- Hobe opariak biltzeko egunkari eta paper zaharrak erabiltzea, erabilera bakarreko paper edo plastikoak aukeratu beharrean.
- Inprobisatu nahi izanez gero, esperientziak oparitu ditzakete. Bizitza oroitzapen ederrez betetzea opari onena izan daiteke.
- Energiaren kontsumoa kontrolatuz. Berogailua eta Gabonetako argiak arduraz erabiliz (argiak erabiltzea erabakiz gero), energia-kontsumoa murriztuko dugu.
-
Mahaiaren bueltan elkartzen garenean, modu iraunkorrean egitea hauta dezakegu:
- Haragi eta arrainaren kontsumoa gutxituz, eta barazki, fruta eta lekale gehiago hartuz. Arraina kontsumitzekotan, hobe MSC zigilua duena hautatzea, arrantza arduratsua bermatzen baitu.
- Erosterako orduan, inpultsuak saihestuz. Data hauetan oso garrantzitsua da plangintza on bat egitea.
- Gehiegizko bilgarriak dituzten produktuak eta ultraprozesatuak saihestuz. Ingurumenak eta gure osasunak eskertu egingo digute.
- Sobera geratzen den jatekoa beste errezeta batzuetarako aprobetxatuz. “Aprobetxamenduko sukaldaritza” deitzen zaio horri, eta elikagaiak ez xahutzeko aukera ona da.
- Sasoiko produktuak kontsumituz, garraioaren ondoriozko aztarna ekologikoa murriztuko dugu. Gainera, osasungarriagoak dira.
- Garraio publikoa erabiliz edo ibilgailu pribatua partekatuz, karbono arrastoa murrizten lagunduko dugu.
- Gabonak zoriontzeko baliabide digitalak edo telefonoa erabiliz gero, paperaren kontsumoa murriztuko dugu. Zure lagun eta senideei ilusioa egingo die zure deiak.
- Gabonetan hainbat aukera izaten dira mundu bidezkoagoa lortzeko lanean ekarpena egiteko. Gure discord zerbitzarian, “Comunidad GAP elkartea”, hainbat ideia aurkituko dituzu. Beste ekimenen bat ezagutzen baduzu, partekatu.
Ziur beste ideia asko bururatzen zaizkizula Gabon iraunkorragoak pasatzeko. Kontatu hemen.
BerrAktibatu+ proiektua osatzen dugun guztion partez, Zorionak eta urte iraunkor on!
Leave A Comment