Kaixo!

Zuretzako mezu bat daukagu: Lagundu iezaguzu etorkizun iraunkorragoa sortzen.

Honaino heldu bazara, jakingo duzu BerrAktibatu+ ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatzeko ekimena dela. BerrAktibatu+ programaren ardatza kontzientziazioa da eta, unibertsitate, ikastetxe eta etxeetan eragin nahi du. Datuak izugarriak izan dira: Programaren lehenengo bi faseetan 2.200 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute etxeen programan; 10 taldek unibertsitate programan, eta 18 ikastetxe eta 10 hezkuntza erakundek eskola programan. Haziz doan komunitate handi bat gara. Oraindik parte hartu ez baduzu eta gogoa baduzu, webgunean daukazu informazio osoa.

BerrAktibatu+ programaren hirugarren fasea hasiko da, helburu argi batekin: Parte-hartzea handitzea, baina ez dadila partaidetza puntuala izan. Programetako parte-hartzaileen arteko harreman eta sinergiak sortu nahi ditugu; izan ere, badakigu ezagutzak eta esperientziak partekatzea aberasgarria dela.

Hori da, hain zuzen ere, blog honen helburua: Programaren garapenari buruz hitz egitea, eta zuen arteko harremana bideratzea, zuek baitzarete benetako protagonistak. Programan izandako esperientzia konta dezazuen nahi dugu, eta zuen kritikak (ahal dela, konstruktiboak) eta zuen iradokizunak jaso. Bururatzen zaizuen edozer gauza.

Gure konpromisoa izango da zuei azken nobedadeen berri ematea, informazio-bide hau erabiliz. BerrAktibatu+ proiektu bizia da eta etengabeko bilakaeran dago, beraz, azken berriei adi egotea gomendatzen dizuegu. Badakizue sare sozialetan ere bagaudela: Facebook, Twitter, eta Instagram, eta laster LinkedIn eta Discord-en ere izango gara. Gertu egoteko behar dugun guztia.

Zerbait esan nahi diguzu? Hementxe gaituzu.