Kaixo!

Zer moduz? Unibertsitateen programa irailean hasi zen, eta hilabete batzuk daramatza lanean. Gure asmoa: aurten ere, unibertsitate iraunkorragoa lortzeko lan egitea. 20/21 ikasturtean unibertsitateen programa UPV/EHUn eta Deustuko Unibertsitatean garatzen ari gara. Gainera, pasa den ikasturtean egiteke geratu zen lanari ekin zaio berriz, izan ere, COVID-19aren larrialdi egoeraren ondorioz unibertsitateak itxi egin behar izan ziren.

Unibertsitateen programak metodologia erraz baina eraginkorra dauka, boluntarioz osatutako taldeen lanean oinarritua. Taldeak erabakitzen du zein gai landu nahi duen, GIHen inguruan. Aurreko fase batzuetan, energiaren kontsumoa, hondakinak, botilako ura, eta bestelako gai batzuk landu dira. Ikasturte honetan ere, horiek dira gai landuenak. Metodologia erraza da: Hasierako egoera baloratzeko ikuskaritza-saio bat egiten da. Behin ahulguneak identifikatuta, abiapuntua hobetzeko ekintza eta komunikazio kanpaina diseinatzen da. Kanpaina bukatuta, ikuskaritza-prozesua burutzen da berriz, ekintzek izandako eragina baloratzeko. Proiektuaren azken fasean, komunitate osoari emaitzen berri eman behar zaio.

Ikusten duzuen moduan, metodologia sinplea da, baina eraginkorra. Proiektuan lan egiten duten EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateko 10 taldek baino gehiagok jarri dute praktikan. Talde horiek proiektu-arduradunak dira, erabakiak hartzen dituzte, jarduerak burutzen dituzte… hori guztia, GAP taldearen laguntzarekin.

BerrAktibatu+ programaren indargunea lan-taldeak eurak dira, izan ere, administrazio eta zerbitzuetako langilez, irakasle eta ikertzailez, eta ikaslez osatuta daude. Unibertsitateko estamentu guztiak daude ordezkatuta, guztiek dute zer esana eta guztien artean hartzen dira erabakiak. Unibertsitateen programaren inguruko informazio osoa kontsultatu dezakezue hemen.

Unibertsitate sektoreak ideia handiak ditu beren eremua hobetu eta iraunkorrago egiteko. BerrAktibatu+ programak honakoak proposatu nahi ditu:

  1. Jatekoa, edaria eta abar eramateko ontzi berrerabilgarriak erabiltzea, hondakinak murrizteko.
  2. Unibertsitatera joateko garraio publikoa erabiltzea, posible denean, edo, bestela, autoa partekatzea.
  3. Produktu ekologikoak eta bigarren eskukoak sustatzea.
  4. Poltsa berrerabilgarriak beti aldean eramatea, plastikozkoak erosi behar ez izateko.
  5. Elikagai ultraprozesatuen kontsumoa saihestu eta elikagai osasungarriak hautatzea.
  6. Unibertsitatearen iraunkortasuna bideratzen duten tokiko ekintzetan parte hartzea.
  7. Etxeetako BerrAktibatu+ programan parte hartzea, https://reactivatemas.eus/ webgunearen bidez, unibertsitatearen kodea erabiliz: (64001 UPV/EHUren kasuan, 64021 Deustuko Unibertsitatearen kasuan eta 64018 UNEDen kasuan. Unibertsitate batzuetan kredituak ere ematen ari dira, parte hartzeagatik.

Besterik bururatzen zaizu? Konta iezaguzu.