Kaixo!

Ondo dakizuenez, BerrAktibatu+ ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatzeko ekimena da. Proiektu hori Aktibatu+ programa bukatu ostean jarri zen martxan. Programa hori 2012 eta 2018 urteen artean egon zen martxan Bizkaian. BerrAktibatu+ programaren ardatza kontzientziazioa da eta unibertsitate, ikastetxe eta etxeetan eragitea da asmoa. Gure programetan hainbat gairekin erlazionatutako aspektuak lantzen ditugu, hala nola, uraren kontsumo arduratsua, mugikortasuna, erosketa iraunkorrak, hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumoa, elikadura eta abar. Webgune honen eta blogaren bidez, nobedade garrantzitsuenen berri izan duzu.

BerrAktibatu+ programa apurka-apurka amaitzen ari da. Irailean zozketa egingo dugu, udazkenean itxiko den programari amaiera jartzeko.

Parte-hartzearen emaitza batzuk eman ditzakegu dagoeneko:

  • Ikastetxeetako BerrAktibatu+ programak 616 familia ingururen inplikazioa lortu du, 36 ikastetxe eta 4 elkartetan.
  • Unibertsitate programak, bestalde, 29 lan-talderen parte-hartzea izan du (EHUko 22, Mondragon Unibertsitateko 2, eta Deustuko Unibertsitateko 5). GIH guztiak landu dira, eta ekintza-taldeek burututako lanarri dagokionez, adierazgarrienak 2, 3, 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13, 14 eta 15 helburuak izan dira. Gainera, unibertsitateek egindako zabalkundeari esker, 1.139 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte etxeen programan.
  • Etxeen programan 1.680 etxek baino gehiagok parte hartu dute. 191 posta kode eta 21 erakunderen bidez eman dute izena.
  • Gure webgunea 12.353 pertsonak bisitatu dute eta bloga 379 pertsonak baino gehiagok irakurri dute.

Hori horrela izanik, zuen parte-hartze, inplikazio eta lanagatik eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Zuek gabe, hau dena ez litzatekeen posible izango. ESKERRIK ASKO.

Orain BerrAktibatu+ bukatua dago, eta urrats bat harago joateko proposamena egin nahi dizuegu, beste pertsona batzuekin batera, Sare Berdeak ekimenean parte hartzeko. Sare Berdeak mekanismoaren xedea zera da: iraunkortasunaren alde beren ingurua mugiarazi nahi duten jendea ahalduntzea. Ekintzara pasa eta ingurua hobetu nahi duten erakunde, enpresa eta pertsonen arteko aliantzak sortzeko proiektua da. Bizkaian burutzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaile oro bideratu nahi dira horrela. Web orrian, www.sareberdeak.eus, informazio gehiago aurkituko duzu. Parte hartu eta aktibatu zure sare berdea.

A,  Eta jarrai gaitzazu Sare Berdeak proiektuaren sare sozialetan eta newsletterraren bidez. Iraunkortasunari buruzko albiste interesgarriak jasotzen jarraituko duzu.

Sartu zaitez Sare Berdeetan, iraunkortasunaren alde!