Kaixo!

Uda heldy da… eta hondartzaz, mendiaz, eta kalean egoteaz gozatzeko garaia da. Baita eguzkiaz ere, noski, Euskadin ere, batzuetan, aukera izaten baitugu. Sasoi honetan denbora gehiago ematen dugu etxetik kanpo, baina ez dugu ahaztu behar iraunkortasuna praktikatzen jarraitu behar dugula. Hona hemen aholku batzuk:

  1. Bidaian bazoaz, saiatu leku ez oso jendetsuak hautatzen, eta errespetatu ingurua.
  2. Ez da beharrezkoa autoz itsasertzeraino edota mendi tontorreraino bertaraino joatea. Oinez ibiltzea lekuak ezagutzeko modu onenetakoa da.
  3. Gozatu inguruaz, ezer kaltetu gabe: Sortu ahalik eta hondakin gutxien, eta bota denak dagokien edukiontzira.
  4. Kontrolatu uraren kontsumoa. Udan erreserbak murriztu egin ohi dira, eta kontsumoa handitu egiten da, beraz, jokatu arduraz.
  5. Jaki osasuntsuak kontsumitu, ontziratutako produktuak saihestuz. Hautatu fruta freskoa, entsaladak… janari azkarretik harago ere badaude aukerak. Hobeto sentituko zara eta zure poltsikoak ere aldaketa nabarituko du.
  6. Energiaren kontsumoa kontrolatu. Ez erabili aire gehiegi girotua. Jaitsi tenperatura etxea fresko mantentzeko, eta aireztatu gauez, tenperatua jaisten denean.

BerrAktibatu+ programan parte hartuz, zure uda iraunkorragoa izateko informazio gehiago lortuko duzu. Hau da zure aukera. Eman izena webgunearen bidez, zure posta kodearekin edo zure ikastetxe, unibertsitate edo erakundeak eman dizun kodearekin. Animatu eta BerrAktibatu+! Gainera, hainbat sari lor ditzakezu, zozketen bidez. Lortu informazioa hemen

Gu oporretan joango gara, baina gure erantzukizuna ez! Pentsatu ondo ezer egin aurretik, planetak ere uda zoriontsua izan dezan. Eta gozatu! Horretarako gaude eta.