Kaixo!
BerrAktibatu+ blogeko aurreko sarreran, Begoñak BerrAktibatu+ programarekin izan zuen esperientziaren berri eman genizun. Programaren azken zozketan Erandioko Silvia De Luisek eskuratu du bizikleta, eta berak ere bere inpresioak partekatu nahi izan ditu gurekin:
BerrAktibatu+ programa ariketa pertsonal oso positiboa izan da. Galdetegietan planteatutako galderak ez dira izan nik esperotakoak; izan ere, normalean etxeko birziklatze ohituretan soilik pentsatzen dugu, baina galdera hauek harago doaz, eta ohartzen zara kontsumo ohituren bidez ere, esaterako, asko lagundu dezakezula (tokiko merkataritzari lehentasuna eman, kilometroko 0 produktuak erosi, konposizioa kimikoa begiratu eta ingurumenerako kaltegarrienak direnak alde batera utzi…). Energiaren gaia ere lantzen da (kontua ez da soilik ekologikoki eraginkorrenak diren gailuak erabiltzea, baizik eta erabiltzen ez diren tresnak itzaltzea, esaterako), eta mugikortasun arduratsuaren ideia sendotzen da. Gainera, orain, etxetik lanean ari garela edo etxean denbora gehiago pasatzen dugula, uste duguna baino askoz gehiago egin dezakegu.
Denbora batera galdetegiak berriz egitea lagungarria da, gure jokabidea zertan hobeto dugun eta zer gehiago egin dezakegun jakiteko.
Programa hau oso ona izan da barneratuta neuzkan ekintza txiki batzuez ohartu eta aldatzen ikasteko. Etxetik hobetzen jarraituko dugu.
Silvia de Luis
Asko pozten gaitu BerrAktibatu+ programa hausnarketarako eta aldaketarako lagungarria dela jakiteak. Izan ere, horiek dira programaren helburu nagusietako bi. Zuk ere hausnarketa egin eta bizimoduko iraunkorrago baterako bidea hasi nahi baduzu, webgune honen bidez programan izena ematea besterik ez duzu egin behar. Erakunde, ikastetxe edo elkarteren bateko kidea bazara, eta BerrAktibatu+ erabili nahi baduzu, idatzi helbide honetara: ; eta nola egin azalduko dizugu. Zeren zain zaude? BerrAktibatu+!
Leave A Comment