Uste dugu posible dela mundu iraunkorrago bat izatea. BerrAktibatu+ ekimenaren bidez, herritarren parte-hartzea sustatu nahi dugu, ingurumen iraunkortasunaren alde.
Gure ekimena 2012 eta 2018 urteen artean garatutako Aktibatu+ programaren jarraipena da.
Gure lana unibertsitate, ikastetxe, etxe eta erakunde publiko eta pribatuen bidez hedatzen da.
Jakin nahi duzu zer egin dezakezun ingurumenari laguntzeko?
Gure kanpainaren aktibo nagusietako bat etxeetan kontzientzia zabaltzea da.
Gure etxean ohitura iraunkorragoak baditugu, mundu iraunkorragoa egiten ere lagunduko dugu. Hemen azalduko dizugu nondik has zaitezkeen.
Partikularra bazara, zure posta kodea erabil dezakezu, kode gisa.
Erakunde gisa, zure lankideak edo bezeroak mugimendu honetan parte hartzera gonbidatu ditzakezu, gure hedapen-materiala erabiliz. Zure erakundeak 50 pertsonatik gorako plantilla badu, BerrAktibatu+-rekin harremanetan jar zaitezke, kode eta material pertsonalizatua eman diezazugun.
Nahi baduzu, informazioa pertsonalki eman ahal dizugu, gure ekimena zure etxe, zentro edo enpresara egokitzeko.