” alt=”reactivate” data-orig-src=”https://web.archive.org/web/20210126203326/https://reactivatemas.eus/wp-content/uploads/2018/12/ReActivate-logo-entero-simbolo.png” />
” alt=”reactivate” data-orig-src=”https://web.archive.org/web/20210126203326/https://reactivatemas.eus/wp-content/uploads/2018/12/ReActivate-logo-entero-logotipo.png” />

Zein da nahi dugun etorkizuna?

Uste dugu posible dela mundu iraunkorrago bat izatea. BerrAktibatu+ ekimenaren bidez, herritarren parte-hartzea sustatu nahi dugu, ingurumen iraunkortasunaren alde.

Gure ekimena 2012 eta 2018 urteen artean garatutako Aktibatu+ programaren jarraipena da.

Ikusi nahi duzu zer lortu genuen?

Errotik ari gara kontzientzia zabaltzen

Gure lana unibertsitate, ikastetxe, etxe eta erakunde publiko eta pribatuen bidez hedatzen da.

Jakin nahi duzu zer egin dezakezun ingurumenari laguntzeko?

Jarri harremanetan BerrAktibatu+ programarekin

BerrAktibatu+ etxeetan

Gure kanpainaren aktibo nagusietako bat etxeetan kontzientzia zabaltzea da.

Gure etxean ohitura iraunkorragoak baditugu, mundu iraunkorragoa egiten ere lagunduko dugu. Hemen azalduko dizugu nondik has zaitezkeen.

BerrAktibatu+ unibertsitateetan

Gure unibertsitate programan ez dute soilik ikasleek parte hartzen. Zentro osoko langileek parte hartzen dute.

Beraien laguntzaz mundu iraunkorragoa eraiki nahi dugu.

BerrAktibatu+ ikastetxeetan

Hezkuntza fasean ohitura iraunkorrak barneratzea funtsezkoa da. Gainera, ikastetxean egiten den lana etxera ere zabaldu daiteke.

Hemen azalduko dizugu nola egin zure etxea iraunkorrago, ikastetxeko lanaren bidez.

Erakunde parte-hartzailea bazara, erabili emandako kodea.

Partikularra bazara, zure posta kodea erabil dezakezu, kode gisa.

Zure erakundearekin parte hartu nahi duzu?

Erakunde gisa, zure lankideak edo bezeroak mugimendu honetan parte hartzera gonbidatu ditzakezu, gure hedapen-materiala erabiliz. Zure erakundeak 50 pertsonatik gorako plantilla badu, BerrAktibatu+-rekin harremanetan jar zaitezke, kode eta material pertsonalizatua eman diezazugun.