Kaixo!

Zer moduz? Ikasturtea aurrera doa, eta BerrAktibatu+ programak Euskadiko ikastetxe guztiak gonbidatu nahi ditu eskola programan parte hartzera. Programa horren bidez, eskola-komunitateak iraunkortasunaren alde lan egiten jarraitu ahal izango du, eskola orduak bukatu ostean ere.

Parte hartzea oso erraza da, webgune baten inguruan antolatzen da dena. Parte-hartze kode espezifiko bat emango zaio ikastetxe bakoitzari, beraz, kode hori erabiltzen duten pertsona guztiek ikastetxearen emaitzen barruan erregistratuko dute beren parte-hartzea. Horrela, kanpaina bukatzean, ikusi ahal izango da zenbat familiak parte hartu duten, eta zein emaitza lortu dituzten.

Izena eman nahi duten familiek doan egin dezakete, programaren webgunean:  www.reactivatemas.eus; ikastetxeari esleitutako kodea erabiliz. Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura. Zuen ikastetxeak parte hartzeko, helbide honetara idaztea baino ez duzue: euskadi@reactivatemas.eus; zuen logotipoa bidaliz. Guk emango dizkizuegu ekimena zabaltzeko materialak: Kartelak, liburuxkak… dena zuen logotipoarekin eta ikastetxeari esleitutako kodearen bidez pertsonalizatua egongo da. Zuen esku dago ekimena ahal beste zabaltzea, komunitate osoaren inplikazioa lortzeko. 40 ikastetxe eta 10 elkartek baino gehiagok parte hartu dute gure ikastetxe programan, eta 645 familia baino gehiago inplikatu dira zuzenean. Eta zuenean, zer? Gizarte iraunkorragoa eraikitzeko lanean lagundu nahi?

Animatu, idatzi eta berraktibatu zuen ikastetxea 😉